KILIAN JORNET

Kílian Jornet Burgada mendi-eskiatzaile, mendi-korrikalari eta bide-korrikalari espainiarra da. Bere bizitzan zehar inork eskuratu ez dituen erdiespenak lortu ditu

1987-10-27 10:31:01

HAURTZAROA

2.000 metrotara dagoen aterpetxe batean (Cap del Rec, Cerdanyan) jaio zen. Txikitatik irakatsi zioten mendiarekiko maitasuna eta kirola egiten disfrutatzea.

1990-10-01 00:00:00

LEHENENGO HIRUMILA

3 urterekin bere lehenengo 3000 igo zuen: Tuc de Molières, Vall de Aranen

1992-07-03 16:14:57

ANETO GAILURRA

5 urterekin Aneto gailurra igo zuen (3404 m).

1993-07-20 08:04:40

LEHENENGO LAUMILA

6 urte ziituela Breithorn igo zuen, Italia eta Suitzako Alpeen artean kokatutako mendia (4164 m)

1997-01-10 15:13:17

PIRINEOAK PUNTATIK PUNTARA

10 urterekin Pirineoak punta batetik bestera ibili zituen. 800 kilometro izan ziren, Kantauri eta Mediterraneo artean. Urteak igaro eta gero ibilbide bera bete zuen 8 egunetan.

2000-09-01 10:31:01

LEHENENGO LEHIAKETAK

13 urterekin Mendiko Eskiatzeko Teknifikazio Zentroan (METZ) hasi nintzen entrenatzen eta lehiaketetan serioago parte hartzen

2004-03-03 10:31:01

VERTICAL RACE

Vertical Race mendiko eskiko lehenengo mundiala irabazi zuen kadete kategorian.

2004-09-06 10:31:01

IKASKETAK

17 urterekin batxilergoa eta gero Font Romeuera mugitu zen, STAPS (JFKZen baliokidea) ikasteko eta entrenatzen jarraitzeko helburuarekin.

2007-03-01 10:31:01

SKYRUNNING

Skyrunningeko bere lehenengo mundu txapelketa irabazi zuen

2008-05-01 10:31:01

ULTRA TRAIL

Ultra Trail del Mont Blanc lasterketa asko prestatu ondoren irabazi zuen parteiderik gazteena izanda.

2009-04-29 10:31:01

KILIAN'S QUEST

Salomonen eskutik "Kilian´s Quest" proiektua hasi zuen, 4 urte iraun zuena eta erronka ikaragarriz osaturik zegoena (abiadura marka berriak lortzen ditu Kilimanjaron, Corcegako GR20an, Tahoe Rim Trailean edo Transpirenaikan)

2011-04-01 10:31:01

"CORRER O MORIR" LIBURUA ETA TXAPELKETA GEHIAGO

“Correr o morir” liburua argitaratu zuen, bizi zituen esperientzia guzti horiek kontatuz. Horrez gain Ultra Trail del Mont Blanc, Zegama, Mt Kinabalu, Western States lasterketak zituen eta mendiko eskiko munduko kopako tripletea (vertical race, individual eta overall) ere bai.

2012-04-07 10:31:01

SUMMITS OF MY LIFE

Bere ametsetako mendi-lasterketen zerrenda osaturik zegoen eta horregatik amets berrien bila hasi zen. Horrela, Summits of My Life abentura pertsonalari hasiera eman zion, mundu mailako mendirik garrantzitsuenetan marka berriak lorzten saiatuz.

2012-06-17 15:24:48

DEPRESIOA

Bere bizitza osoan momentu latzak izan ditu, baina bere lagun eta mentorearen heriotza, Stephane Brosse, latzena izan zen. Berarekin prestatu zituen Summits of my Life proiektuko hainbat ibilbide eta bere galerak Kilianengan depresio handia eragin zuen. Alkoholismoan erori zen eta heriotzatik hurbil egon zela adierazi zuen.

2013-04-25 10:31:01

"LA FRONTERA INVISIBLE" LIBURUA

"La frontera invisible" liburua idatzi zuen.

2014-05-08 10:31:01

DENALI ETA ACONCAGUA

Denali (6.186m) eta Aconcagua (6.962m) mendi gogorretan marka berriak ezarri zituen.

2014-06-14 10:31:01

14 LEHIAKETA

14 lasterketetan parte hartu zuen eta Munduko Kopako Skyrunning, Ultrarunning eta Kilómetro Vertical tripletean txapelduna bihurtu zen..

2014-07-18 10:31:01

TROSMSÖ SKYRACE

Melie Forsbergenekin batera beraien lasterketa propioa prestatu zuten: Tromsö Skyrace-a

2015-03-21 10:31:01

"LANGTANG" PELIKULA

Everesterako espedizioa prestatzen hasi ziren, Summits of My Life erronka itxi behar zuena. Abiatu baino egun batzuk lehenago, ordea, lurrikara handi batek Nepal astindu zuen. Orduan, kirol erronka alde batera utzi eta era berean bidaiatzea erabaki zuten, laguntzeko. Esperientzia horretatik sortu zen "Langtang" filma, baita erronka solidario bat ere: ia 60.000 euro biltzea lortu zuten ingurua berreraikitzen laguntzeko, lurrikararen ondoren kaltetuenetako bat.

2016-09-16 10:31:01

EVEREST

Everesti aurre egin nahi izan zion lehen aldiz, modu minimalista eta puristan. Espedizioaren azken zatiko baldintza meteorologiko txarrek ez zien uzten gailurrera iristea, baina asko ikasteko eta espedizio berri baterako prestatzeko oinarri gisa balio zien.

2016-10-24 06:43:13

NORVEGIARA

Norvegiara mugitzea erabaki zuen, eta bertan jokaleku berri bat aurkitu zuen.

2017-05-17 06:43:13

SUMMITS OF MY LIFE AMAITU

Summits of My Life proiektua amaitu zen, Everest bakarrik igoz, soka finkorik eta oxigeno artifizialik gabe.

2018-01-12 06:43:13

LESIOAK

Bolada txar batek markatu zuen: bi lesiok, bata bi sorbaldetan eta bestea perone-haustura, kiroletik aldentdu zuten hilabete batzuetan.

2018-03-02 06:43:13

TROLL WALL

Norvegiako Troll Wallen jaitsiera eskiekin osatzea lortu zuen, Europako pareta bertikal altuena, 1.100 metroko desnibelarekin.

2018-03-10 06:43:13

"PATH TO EVEREST" PELIKULA

'Path to Everest' pelikula estreinatu zen, Everestera oxigenorik gabe igotzearen ezkutuko aurpegia kontatzen duen filma

2018-07-13 06:43:13

MONT BLANC ETA BOB GRAHAM ROUND

Mont-Blanceko Maratoia irabazi zuen eta Billy Blanden errekor mitikoa hautsi zuen Bob Graham Round ikonikoan.

2018-11-29 06:43:13

"NADA ES IMPOSIBLE" LIBURUA

"Nada es imposible" liburua argitaratu zuen

2019-03-24 00:00:00

SEMEA

Kilian eta Emilyren semea jaio zen.

2020-09-06 10:31:01

FUNDAZIOA

“Fundación Kilian Jornet” sortu zuen

2020-09-30 00:00:00

84 KILOMETRO ATLETISMO PISTAN

Nutrizio froga bat izan zen. Atletismo pista batean korrika 84,89 kilometro egin zituen 05:58:13-ko denboran.

2020-10-17 00:00:00

LEHENENGO LASTERKETA ASFALTO GAINEAN

Bere lehenengo aldia izan zen asfalto gaineko lasterketa batean lehiatzen. 18. postua lortu zuen 29´59 minutuko markarekin (10 kilometro), 3 min/km inguruko abiadurarekin.

KILIAN JORNET

Launch
Copy this timeline Login to copy this timeline 3d Game mode

Contact us

We'd love to hear from you. Please send questions or feedback to the below email addresses.

Before contacting us, you may wish to visit our FAQs page which has lots of useful info on Tiki-Toki.

We can be contacted by email at: hello@tiki-toki.com.

You can also follow us on twitter at twitter.com/tiki_toki.

If you are having any problems with Tiki-Toki, please contact us as at: help@tiki-toki.com

Close

Edit this timeline

Enter your name and the secret word given to you by the timeline's owner.

3-40 true Name must be at least three characters
3-40 true You need a secret word to edit this timeline

Checking details

Please check details and try again

Go
Close