EUSKARAREN BATASUNA

Denbora-lerro honek euskal hizkuntzaren bilakaeran egon diren aldien gaineko informazioa eta bereziki aldi horietan hainbat idazle nahiz garaikideren lekukotasunak biltzen ditu.

Artean, XVI-XXI.mendera arteko epean euskararen batasunaren alde eta aurka izaniko jarrerak ez ezik, egungo noranzkoa lerratze aldera, besteak beste, tokiko estandarren inguruan idatziriko artikulu bat biltzen da.

1500-01-01 00:00:00

XVI. eta XVII.mendeak

Hego Euskal Herrian ez zen inolako kezkarik. Ipar Euskal Herrian Leizarragaren eredua eta “kostatarra” agertu ziren (Lekukoak: Leizarraga, Tartas, Sarako Etxeberri, Urte). Kostatarraren arrakastaren arrazoiak: a) Erdiguneko hizkera; ulertzeko erraza. b) Hiztunek eguneroko jardunean erabiltzen zutenaren antzekoa. c) Lapurdiko itsasbazterra gizarte euskalduna d) Lapurdiko itsasbazterra gizarte aurreratua e) Lapurdiko itsasbazterrean hirigune haziak.

1571-01-01 04:37:12

Leizarragaren lekukotasuna

Lengoageaz den bezenbatean, ahalik gehiena guziei adieraziteari jarreiki izan gaitzaitza, eta ez xoil edozein lekhu jakineko lengoage bereziri (Leizarraga 1571).

1666-01-01 04:37:12

Tartas

Ene euskara eta lengagia eztakit aprobatia izanen denez, bai ala ez. Badu orotarik zerbait. Zuberoak, Basanabarrek eta Lapurdik eman drauko zerbait (Tartas 1666).

1666-01-01 04:37:12

Tartasen lekukotasuna

Lengoageaz den bezenbatean, ahalik gehiena guziei adieraziteari jarreiki izan gaitzaitza, eta ez xoil edozein lekhu jakineko lengoage bereziri (Leizarraga 1571).

1700-01-01 00:00:00

XVII-XVIII.mendeak

Hego Euskal Herrian: Larramendiren mezua Larramendiren jarraitzaileak: Mendiburu eta Kardaberaz Mogel Aizkibelen aldarriak Bonaparteren mezua Ipar Euskal Herrian: Ortografia egokitzeko saioak: Duhalde (1809), Darrigol (1827), Jauretxe (1838) (Lekukoak: Xaho, Duvoisin, Iza).

1701-01-01 04:37:12

Etxeberriren lekukotasuna

Gure eskuara zurtz, jabegabeko, eta hainbertze mendez mende arrokapean, itsaso eta uhuinpean galdu ordean bezala dabilan hunentzat, nahi nuke bilhatu aitzindari eta buruzagi on bat bakharra. (…) Bi arrozoinez daritzat herri huni hain izen hautua eman ahal izatu ziotela. Behinik behin bere paraia, eta situazino arraia eta arinaren kariaz, eta bigarrenekorik bere eskuara garbiaren edertasuna dela kausa, zeina hain handirozki baita laudatua ez xoilki Laburdin, baina bai oraino Espainiako eta Franziako bertze Eskual Herrietan ere. Eta orai garbiki egia derradan, nik behintzat, izatu naizen herri guztietan, bethi entzun izatu dut (bat bederak entzun ahal izatu duken bezala), guztiek aho batez aithor hau eta laudamen bera emaiten diotela Sarako eskuarari (Etxeberri, XVIII. mendea).

1712-01-01 04:37:12

Urte

Laphurdin hitz egiten da Frantziako Euskal Herriko euskararik onena, eta batez ere Donibane Lohizunen eta Saran, bata bestearengandik legua bitara dauden bi herritan. Horixe da Herri hartan denek aho batez diotena (Urte 1712. Euskaratua).

1729-01-01 04:37:12

Larramendi

Pues como no sólo se llamaba griego el que hablaba algún dialecto particular suyo, sino mucho más el que no estando atado a ninguno, usaba de todos los dialectos en la ocasión: así también se ha de llamar bascongado, no sólo el que habla el dialecto guipuzcoano, o el bizcaíno, o el navarro, y labortano, sino también y con más razón el que hace familiares suyos a todos los dialectos. De estos últimos seré yo en adelante (Larramendi 1729: 13).

1745-01-01 04:37:12

Larramendi

En la Provincia (…) hay un dialecto, que comparado con los demás puede decirse el mejor, más inteligible, y gustoso; y pudiera dar testigos de esto en los otros dialectos, que así lo confiesan. Este dialecto es el único, que por todas partes está rodeado de países bascongados, de Bizcaya, Alaba, Navarra, Labort, y por eso ha podido conservarse con más cultura y esplendor en lo hablado, ya que no en lo impreso, en que nos hace ventajas a todos el labortano (Larramendi 1745: XXIX).

1745-01-01 04:37:12

Larramendi

Los autores griegos usaban de su lengua griega en todos sus dialectos, según les parecía convenir (…). Esta libertad de hablar y escribir en todos los dialectos es la que yo quisiera introducir en todos los bascongados, de manera que el guipuzcoano hablase el bascuence y le escribiese en su dialecto, que fuese siempre el dominante, pero se valiese también de los demás dialectos según la oportunidad de las circunstancias. Lo mismo digo del bizcaino (…), lo mismo es del navarro, alabés y labortano (Larramendi 1745: CLX).

1747-01-01 04:37:12

Mendiburu

Galdu dira euskarazko librurik gabez, euskarazko asko hitz egite, ta gelditu diranak ez dituzte euskaldun guziak aditzen (…) Non nai adi ditezkeanak billatu ditut alegiñean (Mendiburu 1747).

1761-01-01 04:37:12

Kardaberaz

Gure izkera, beste bien erdikoa bezala, Nafarroan, baita Bizkaian ere geiena aditzen da. Baña ez nafarrak Bizkaikoa, ta ez bizkaitarrak nafarrena aditzen dute; ta bata besteagandik urruti, ta bakoitza bere bidetik dabill (Kardaberatz 1761: 63).

1845-01-01 04:37:12

Xaho

Orain arte argitaratutako liburu euskaldunetako ortografia okerra eta baldarra dela erakusten ahaleginduko gara. Guk erabiliko dugunak euskalki guztietarako balio du (…). Akademia arauemailerik ez dugunez, eliz-jende eta pertsona ikasiek elkarlanean jardun behar lukete –herriarenganako maitasun apurrenik balute– gure nazio literaturako anabasa zuzentze aldera (Xaho 1845. Euskaratua).

1845-01-01 04:37:12

Xaho

Argitaratzen ditugun euskal izkribuetako ortografiaz oso azaleko kritikak egiten dizkigute gure helburuaz jabetzen ez direnek. Euskalki guztiendako ortografia arau egokienak aurkitzea da gure nahia. Lankide askok agertu dituzte euren iritziak, baina ohartu garenez, gehienek ez dute euskal literaturaren ikuspegi orokorra, ez dute ezagutzen Hego Euskal Herriko egoera. Euskara lapurtarrean idatzitako eliza liburuetako ohiturak baizik ez dituzte gogoan (Xaho 1845. Euskaratua).

1853-01-01 04:37:12

Aizkibel

Se forme una Academia compuesta de los hombres más ilustrados del país bascongado, tanto franceses como españoles, que es de absoluta necesidad para los adelantos de nuestra lengua y para que con el tiempo, modificando las diferencias de ortografía y pronunciación, y generalizando indistintamente las voces de los diferentes dialectos en la escritura y literatura, se forme una lengua común, comprensible para todas las provincias (Aizkibel 1853).

1856-01-01 04:37:12

Aizkibel

De este modo estaría unida esta nación con el tiempo etnográficamente, bajo un dialecto común literario, que al cabo de un siglo o dos predominaría, por la ventaja de ser comprendido en las siete provincias o distritos de diferentes dialectos, que hoy se conocen y no se pueden entender unos con otros, ya que es imposible reunirlas políticamente perteneciendo a dos naciones poderosas. Progresaría muchísimo la literatura vascongada, porque habría más consumo de libros euskeranos, puesto que les era comprensible a todos el dialecto literario, y entonces se publicarían muchas gramáticas, diccionarios y obras útiles, que por temor de falta de venta se hallan en el día en el estado de ‘manuscritos’, unos concluidos y otros abandonados, sin ningún género de estímulo para concluirlos (Aizkibel [Castellanos de Losada 1856]).

1862-01-01 04:37:12

Bonaparte

Argi dago lau literatura-euskalkiak gainerako hirurak baino esanguratsuagoak direla, eta lau horien artean badira bi, giputza eta lapurtarra, euskararen benetako ordezkariak direnak: lehena Espainian, eta bigarrena Frantzian. Bi horien artean lehentasuna zeini dagokion zientifikoki erabaki behar balitz, Frantzia edo Espainia gabe, euskara bera kontuan hartuta, eskubide hori euskara giputzari dagokiola frogatuko nuke, Europako hizkuntzalarien aurrean (Bonaparte 1862. Euskaratua).

1869-01-01 04:37:12

Bonaparte

Adibideak literaturako giputzetik hartuko ditut gehienetan, bera delako ezagunena, mintzatuena, landuena, eta baita aberats eta erregularrenetakoa ere, eta bera delako, azken batean, euskararen benetako ordezkaria, gutxi gorabehera toscaniarra eta gaztelania italieran eta espainieran diren neurri berean (Bonaparte 1869. Euskaratua).

1876-01-01 00:00:00

1876-1936

1. Sabino Aranaren mezua 2. Ortografia arautzeko saioak: J. I. Arana, Arana-Goiri (1896), Azkue (1896), Hendaia eta Hondarribiko Kongresuak (1901-1902). Kongresura joateko 320 eskabide: 29 Elantxobekoak; 25 Eakoak; 20 Getxokoak; 16 Lekeitiokoak; 20 Gernikakoak; 69 Mundakakoak; 106 Bilbokoak. (Lekukoak: Campion, Azkue). 3. Euzkadi aldizkariaren galdeketa (1910) (ik. Lekukoak). a) Aldekoak: Arantzadi-Etxeberria, Ikabaltzeta, Eleizalde, Belaustegigoitia (ik . Lekukoak). b) Aurkakoak: Euzkeltzale-Bazkuna (ik. Lekukoak). 4. Euskaltzaindia (1918) (ik. Lekukoak). 4.1. Campion eta Broussain euskaltzainen txostena (1922): lapurtarra/giputza. 4.2. Euskaltzaindiaren batzarrak (1922): a) Aurkakoak: EAJ, Etxepare, Orixe, Menéndez Pidal, Unamuno (ik. Lekukoak). b) “Aldekoak”: giputza (Altube), “jatorrizko euskara” (Ayengiz, Soloeta-Dima), bizkaitarra (Gaubeka), gipuzkera osotua (Azkue), euskara osotua (ik. Lekukoak).

1900-01-01 04:37:12

Euskara Batua

1. Txillardegiren aldarria (1958) (ik. Lekukoak). 2. Arestiren Maldan behera (1959) (Lekukoak: Mitxelena). 3. Baionako Euskal Idazkaritza (1964). 4. Idazleen Alkartea: Ermua (1968). 5. Euskaltzaindia. Arantzazu (1968) (Lekukoak: Aresti, Villasante, Mitxelena, Etxaniz, Haranburu Altuna, Labaien, Arenaza, Latiegi&Oñatibia, Latxaga). 5.1. Euskara batuaren egitura: a) Ortografia. Eztabaida iturri nagusia, batez ere h ezartzea eta bustidura kentzea. b) Hitz zaharrak (ik. Lekukoak). c) Aldaera lexikoak. d) Hitz berriak (1983-1985, 1991) (ik. Lekukoak). e) Deklinabidea eta erakusleak. f) Aditz laguntzailea (1973), trinkoak (1977), hitanoa. g) Ahoskera (1998). 5.2. Euskara batuaren ardatza: erdialdeko euskara. a) Hizkuntza arrazoiak. b) Hiztun kopurua. c) Azpiegiturakoak. d) Prestigioa. e) Literatura tradizioa. 5.3. Euskara batuaren onurak: a) Euskaldun guztiek batak besteari ulertu ahal izatea. b) Edozein esparrutan euskaraz jardun ahal izatea. c) Euskaldun berrien hazkundea. d) Euskararen eremua zabaltzea. e) Euskara eta Euskal Herria bere osotasunean kontuan hartzea. f) Euskara “hizkuntza” bilakatzea.

1945-01-01 04:37:12

1945-1964

1. Euskara kultura hizkuntza egin nahia (Lekukoak: Mitxelena, Ibiñagabeitia, Labaien, Orixe). 2. Krutwig eta lapurtera klasikoa (ik. Lekukoak). 3. Nafar-lapurtarra: Lafitte (1944) (Lekukoak: Villasante, Mitxelena). 4. “Gipuzkera osotuaren” gainbehera ulertzeko zenbait arrazoi: a) Hizkera mintzatuaren nagusitasuna (Lekukoak: Akesolo). b) Zenbait giputzen jokabidea (Lekukoak: Ibiñagabeitia, Erkiaga, Aurre Apraiz, Mitxelena). c) Zehatz arautu ez izana. d) Erakundeen babesik ez izana. e) Krutwigen “lapurtera klasikoak” egindako lehia. 4.1. “Gipuzkera osotuaren” gainbeheraren ondorioak Bizkaian: a) Euskara bizkaitarrean ixtea (Lekukoak: Aurre Apraiz). b) “Euskara osotua”: Oskillaso, Kurloiak (1962) (Lekukoak: Mitxelena). [2000. urteko egunkari bateko adibidea: Alta, jubilatuentzako egoitza berri bat eraikitzen ahal da igandean bildu sosagaz]

1950-01-01 04:37:12

Krutwig

Idatzi hizkuntza dialektuetan leiñu noble bat da, ta leiñuen nobletarzuna demporaz egitten da, zaharragoak eta nobleagoak. Gure aristokratiak eta burjesiak oraiko euskararen dialektuak direan baño nobleagoa den hizkuntza bat naiago izanen dute (Krutwig 1950). Hizkuntzek gizartean eduki behar duten prestijea kulturdunek erabilten duten hizkuntzaren bidez egiten dela Philologiak derraku; hartakotz kulturdunentzako hizkuntza egin ezpadezagu, ezin dezakegu gure hizkuntzaren prestijea handiago. (…) Euskararen batarzuna eratzekotz, gehien irasten den hizkalkia onhartu behar dugu, ez gehien mintzatzen datekena, literatura hizkuntza batuak, lehenez irakhurtzekotz baitira. Zio honengatik gure literaturaren tradizino-hizkuntza hartu behar da, ta haur Leizarragaganik, Atsularganik, Etxeberriganik, Haranederganik gugarano ethorri den literatur-laburdara da (Krutwig 1951). Euskaldun guztiok gure herriaren batasunagatik guztiontzako forma literari bat ukhan behar dugu, eta ez bata prantsez-euskaldunentzat eta bertzea español-euskaldunentzat. Halabaina, lapurdara literatur euskara bezala onhartzea ezta izanen nehoiz ere dialektuen ezabatzea (…) Themat batzu orain arte bezala dialektuetan erabiliren ditugu, baina laburdara klassikoa orain arte español eta frantsez erdaraz erabili ditugun thematentzat izanen da, haur da, dialektuen anaie handiagoa izaiteko. Batez ere prestijea handiagotzekotz kultur-symbol euskalduna izan dadintzat. (…) Haukiek soilik euskara jente kaskarraren eta herri xehearen problematen traktatzekotz erabili nahi lukete. Bertze gai guztiei buruz erdaraz mintzo dira (…). Heientzat dialektu eta dialektuttoak aski dirade eta, batez ere, euskara lokalismuz bethea maite dute. (…) Prestijeko gauzak bethi erdaraz erabiliren ditute. (…) Hunelako tendentzia eta egokera adibidez, bertze exempluetan, Ipharraldeko Euskal Herriko aphezen ekhintza litzateke. Aphez haukiek herriari bethi euskaraz predikatzen deraukote, bainan heien artean erdaraz baizen eztira mintzatzen. Bainan herriak exemplu tzarra ikusten du… eta aphezen exemplu tzarra dela kausa, erdaraz ere mintzatzeko iaidura hartzen dute. (…) Aldra hunen euskalzaleentzat euskararen izkiriatu formaren batasuna ezta problematik, zeren heien kultur bidea erdara baita (Krutwig 1962).

1954-01-01 04:37:12

Mitxelena

Bere euskalkiaz beste denak izutu egiten du, bearbada, euskal irakurlea, eta zenbait liburu eder irakurtzetik atzerazi. Asierako beldurra menderatu duenean, ordea, gogoz eta atsegiñez inguratzen du bere izkuntzan arkitu duen lurralde berria. Berea eztuen euskalkia, beraz, astun eta nekagarri bazaio ere, etzaio gogaikarri, pozkarri baizik, eta are lilluragarri. Zer gertatzen zaio, berriz, ez arrai ez aragi, ez berea ez besterena, eztuen izkerarekin? Zenbait naasteren bearrean gera, noski, euskal literaturan, eta bide onetatik gabiltza –batera edo bestera– aspaldi onetan. Baiña noiz arte jasango du irakurlearen aoak oi duen eztiaren ordez, nai badu eta nai ezpadu irents-erazi nai diogun ozpiña? Ezpaitago ozpin miñagorik elkarrekin ezin ezkon ditezkean goxokiz naasia baiño (Mitxelena 1954).

1959-01-01 04:37:12

Mitxelena

Gipuzkoan zenbaitek, gipuzkera osotua izango zala etorkizuneko euskera esan zuten ezkero, uste dut ori aditu dugula era onetan: euskaldun guztiok jo bearko dute guk gipuzkoarrok nai dugun bidetik. Jakiña, Azkuek “gipuzkera osotua” esaten zuenean etzuen ori esan nai (Mitxelena 1960). Ni giputza naizen aldetik, naiz ez izkeraz giputza izan, gauza bat esan bear dut: izugarrizko pekatu bat egiten ari gerala gipuzkoarrak azken bolada ontan ikako formekin. Gatxabiltzek eta orrelakoak Gipuzkoako txoko batean bakarrik erabiltzen direla. Euskaldun guztiak giabiltzak, gebiltzak edo olako formak erabiltzen dituztela. Beraz, gatxabiltzek, natxetorrek eta oiek lokalismo estu-estuak dira Gipuzkoan. Eta nik eztut uste gipuzkoarrok, nik neronek ere eztitut erabiltzen eta gure inguruan eztira erabiltzen, eskubiderik dugunik forma oiek euskaldun guztiai zabaldu nai izateko (Mitxelena 1959).

1959-12-31 08:31:22

Txillardegi

Oiartzun, Sara eta Elizondoko euskera artzen dut eredutzat. (…) Duvoisinen eta Mendibururen artean mugituko naiz, nik uste. Axular aukeratuko nuke gogoz, bere euskera bezelakorik ezpaitago iñundik ere, baña, zaharregia dala-ta, Duvoisin artu dut bere ordez, eta Mendiburu oiartzuarra (Txillardegi 1959).

1964-05-02 05:01:01

Euskara Batua

1. Txillardegiren aldarria (1958) (ik. Lekukoak). 2. Arestiren Maldan behera (1959) (Lekukoak: Mitxelena). 3. Baionako Euskal Idazkaritza (1964). 4. Idazleen Alkartea: Ermua (1968). 5. Euskaltzaindia. Arantzazu (1968) (Lekukoak: Aresti, Villasante, Mitxelena, Etxaniz, Haranburu Altuna, Labaien, Arenaza, Latiegi&Oñatibia, Latxaga). 5.1. Euskara batuaren egitura: a) Ortografia. Eztabaida iturri nagusia, batez ere h ezartzea eta bustidura kentzea. b) Hitz zaharrak (ik. Lekukoak). c) Aldaera lexikoak. d) Hitz berriak (1983-1985, 1991) (ik. Lekukoak). e) Deklinabidea eta erakusleak. f) Aditz laguntzailea (1973), trinkoak (1977), hitanoa. g) Ahoskera (1998). 5.2. Euskara batuaren ardatza: erdialdeko euskara. a) Hizkuntza arrazoiak. b) Hiztun kopurua. c) Azpiegiturakoak. d) Prestigioa. e) Literatura tradizioa. 5.3. Euskara batuaren onurak: a) Euskaldun guztiek batak besteari ulertu ahal izatea. b) Edozein esparrutan euskaraz jardun ahal izatea. c) Euskaldun berrien hazkundea. d) Euskararen eremua zabaltzea. e) Euskara eta Euskal Herria bere osotasunean kontuan hartzea. f) Euskara “hizkuntza” bilakatzea.

1968-01-01 04:37:12

Mitxelena

Euskaltzaindiak ezin arbuia dezake euskal hitzik, ez hangorik ez hemengorik, ez zaharrik ez berriagorik. Nahiago ditu bizi-bizirik dirautenak zaharkituak baino; gehiago erabiltzen direnak eta zabalago hedatuak daudenak. Aberastasunari begira dago beti, garbitasunari baino areago (Mitxelena 1968).

1968-12-31 08:31:22

Aresti

Urtarrileko batzarra Bilbaon hospatu zen. Nire denbora apurretik ordu pare bat ohosturik, bertara azaldu nintzen. Eta gure Akademiaren urrezko eztaiak hospatzeko asmoak aipatu zirenean, jaiak eta jaiak ekarri ziren ahotara. Orduan hasarratu nintzen: “Gureak guztiak dira jaiegunak. Eta astegunak noizko dira? Lanean haritzeko orduak ez al du oraindik gure atea jo?” Eta literatur-euskara bat egon dadin, aipatu nuen premia. Katalanen eredua ekarri nuen aiputara, Pompeu Fabraren lan miragarria. Hizkuntza batek ezin dukeela bizitza normal bat ereman, erregela eta lege zehatz hestu batzuei ez badago loturik. Eta Euskaltzaindiak niri jaramon egitea beste erremediorik ez du eduki (Aresti 1968).

1968-12-31 08:31:22

Villasante

Guk erdialdeko dialektuetara jotzea erabaki dugu. Euskarak baditu bi dialektu pixka bat zoko egiten direnak: bizkaitarra mutur batean eta zuberotarra bestean, biak nahiko bereziak. Erdian, berriz, bada multzo bat Nafarroak, Gipuzkoak eta Lapurdik osatua. Erdialdea diogunean, multzo huntara esan nahi dugu. Eta erdialde hori hautatu badu, hori da, alde batetik, hor dagoelako gure herriaren bihotza, eta bestetik, gure literaturaren kondairan halako abiadura edo joera bat nabari delako. (…) Bertsolariak, sermolariak, hizlariak, liburugilleak eta habar ditugu lekuko. Beraz, lehendik datorren abiadura huni eutsi eta jarraiki: hori da bidea (Villasante 1968).

1970-12-31 08:31:22

Etxaniz

Oraintxe dezu aukera polita aldizkaria biziarazteko. H-ren kontuak gai asko emango dio jendeari ezpai bizia sortzeko. (…) Aiek beren Jakin aldizkarian eskuak jarein dituzte nai dutena esateko. Guk h-ren kontra gogor jokatzeko, or daukagu Olerti. (…) Guziok Jakin-en erronkari erantzun bear diogu, ta Euskaltzaindiaren aolku orri ez entzun egin. (…) Ia, ba, atzartzen dituzun erdi-lotan dauden h-ren kontrako guziak. Gazteok beren asmoak aurrera eraman nai dituzte, azkenean urtero letra bat sartu nai digute. Poliki-poliki, c, ch ta azkenean v sartu naiko digute. Orregatik garrantzi aundia du oiei bidea isteak. (…) Agur, ba, ta presta azkar gure erasoa gazte zazpikien aurka (Etxaniz, 1970 aldera).

1972-12-31 08:31:22

Haranburu

Euskararen egokitzea bere hastapenetan dago oraino, baina pausorik garrantzitsuena emanik dugu. Eten dugu historikoki eta eredu bezala jaso eta jasan dugun euskara. Jaso eta jasan diot, zeren eta guri sortean bezala egokitu zaikun euskara hau, gizaldi askoren kutsu ideologikoaz heritua ailegatu zaiku. Esan daiteke, hizkuntza errealitatearen lehen razionalizazio maila dela. Eta noski, razionalizazio maila hori ideologiko ere bada. Agian hargatik da ideologiko literatura oro. Gure literaturaren kondaira euskal burgesiaren ideologia atzerakoiaren historia da. Guk jaso dugun euskara, burges ideologia baten sostengua da. (…) Leizarragarena aipatzeke, bi eten edo iraultza nagusi obratu dira gure literaturan. Bata Sabino Aranak eta bere akolitoak osatu zuten gizaldi honen lehen urteetan; bestea 1960-64 urteetan izan da. Lehenengo etenak (sabinista) formaz, eraz aldatu nahi izan zuen euskara. Gaiaz, ordea, lehenean jarraitu zuen; eten honen pertsonak eta frogatzaileak seinu berekoak zirenez, hots, burges-klerikal. (…) Urte hauetan, 1960-64, gertatu den mugimenduan, berriz, forma eta gaiaren aldetik izan da. Hizkuntzarekiko eten formalista horren sinboloa h dugu. Iraultza guztiak du bere sinbologia eta, historikoki bederen, h agertzen zaiku sinbolo plastiko bezala (Haranburu Altuna 1972).

1972-12-31 08:31:22

Labaien

Por las propias declaraciones de sus autores sabemos que tomaron la hache por símbolo de sus propósitos que son los de destruir la obra cultural realizada en los cincuenta años anteriores. Y principalmente, en lo que tienen de sentido tradicional, de adhesión a la fe religiosa de nuestros mayores; minando sus modos de vida, sus costumbres y su organización familiar. Es el odio al cristianismo, no la conciencia de un justo socialismo que les impulsa en su obsesión teórica-revolucionaria, ¡IRAULTZA! a la negación de los valores del tesoro moral y espiritual de nuestro pueblo. No hay sino leer los libros y folletos que van publicando en sus colecciones; los artículos de sus periódicos y revistas, plagados casi todos de obscenidades y fraseología marxistoide. Eso sí bajo capa de batasuna y profusión de haches. El P. Villasante no osa enemistarse con los que comulgan en el culto idolátrico de la hache. Tal vez me replicara que San Francisco vivió también entre los mahometanos y los infieles. Si lo hace por espíritu de proselitismo y atracción hacia el buen camino, admiró su valentía y su heroísmo. Yo, cobarde pecador, no llego a tanto, pero rezaré para que tenga éxito en su empresa (Labaien 1972).

1973-01-01 04:37:12

Villasante

Beste gauza bat erruz eta maila orotan (baita erlijio eta pastoral mailatan ere) zabaltzen dute Euskaltzaindiaren batasun bideari ateak itxi nahi dizkiotenak: bide hori ateoena dela edo erlijio gabeena. Asmazio honek ez du ez buru eta ez buztanik, ez itxurarik, ez egiarik, ez egia antzik ere. Alde hortatik gezurtatzea ere ez luke merezi. Baina behin da berriz ta azpikeriaz hori sinets arazi nahi dutela ikusirik, egiaren alde aurpegia ateratzera behartua nago. Neure indar eta ahal guztiaz salatu nahi dut, bada, hori egia ez dela. Arazo honek hizkuntzaz bakar-bakarrik du zer ikusia, eta deus ez erlijioaz, fedeaz edo politikaz. Bakoitzak eskubide osoa du bere pentsakera edo ikusmolde berezia izateko euskera idatziaren batasun kontuan. Baina Jainkoaren amorioarren! ez daitezela zeruko gauzak eta lurrekoak berriro nahas. (…) Ipar eta hegoaldeko euskaldunen artean idazkera bateratzeko, h letra hartzea gomendatu zuen Euskaltzaindiak. Ez da, beraz, letra hori ezeren bandera; gehienez ere izan daiteke batasunaren bandera, eta inork ez du eskubiderik, ez alde batetik ez bestetik, hori ezeren banderatzat hartzeko (Villasante 1973).

1978-12-31 08:31:22

Mitxelena

Arantzazun esana da, eta ehunen bat aldiz errepikatua gero, ez zela inor deus asmatzen ari; euskal literaturan indarrez ongi hornitua ageri zen joera bati, ordurako han gure aurrean geneukan joera bati, ematen zitzaiola amore. (…) Hau ez da hitz eta bitsa, hau froga daiteke, eta erraz gainera. Besterik pentsatzen duenak irakur beza 1959ko Arestiren Maldan behera poema luzea (…). Hor dago alde-aldean Arantzazuko batua osorik, puntu eta komatxo, baita Arantzazuz gerozkoa ere, aditz eta guzti. (…) Eta hori, ikus dezakezuenez, Arantzazuko bilera baino bederatzi urtez lehenagoko kontua duzue (Mitxelena 1978).

2000-01-01 00:00:00

Euskara Batua geroari begira

1. Euskara batu estandarra. 2. Tokiko batuak. 3. Lagunarteko batua(k).

2016-01-01 05:47:40

Bigarren batasun aldirantz

EUSKARAREN BATASUNA

Launch
Copy this timeline Login to copy this timeline 3d Game mode

Contact us

We'd love to hear from you. Please send questions or feedback to the below email addresses.

Before contacting us, you may wish to visit our FAQs page which has lots of useful info on Tiki-Toki.

We can be contacted by email at: hello@tiki-toki.com.

You can also follow us on twitter at twitter.com/tiki_toki.

If you are having any problems with Tiki-Toki, please contact us as at: help@tiki-toki.com

Close

Edit this timeline

Enter your name and the secret word given to you by the timeline's owner.

3-40 true Name must be at least three characters
3-40 true You need a secret word to edit this timeline

Checking details

Please check details and try again

Go
Close