FCO. JAVIER OSA-ren BIOGRAFIA

1959-11-12 08:40:44

JAIOTZA

Fco. Javier Osa, nire aita, zumaian jaio zen 1959ko Azaroaren 12an. Bere ama Milagros Urbieta da eta aita Imanol Osa. 8 Anai arreben artean bigarrena da.

1966-05-28 07:38:23

LEHEN JAUNARTZEA

San Pedro Apostoluaren elizan egin zuen lehen jaunartzea. Eginkizunaren ondoren Etxabe IV.aren jatetxean ospatu zuten bazkari familiar handi batekin.

1972-05-10 23:51:25

IKASKETAK

Padres Mercedarios eskolan ikasi zuen 14 urtera arte. Gero bi urte profesionalean egin zituen. Azkenik, Pasaiako eskola nautikoan ibili zen arrantzako master titulua lortzeko

1972-11-08 06:30:56

FELICITAS BORDAGARAY

Gaur egungo emazteari Zumaiako Taosa dantzalekuan ezagutu zion. Felicitas Bordagaray, Getarian jaioa da 1960ko Uztailaren 14an. Sei anaien artean gazteena da. Familiako denda batean egiten du lan bere ahizpa zaharrenarekin batera.

1976-11-08 06:30:56

ARRANTZALEA

Bere gurasoek itsasontzi bat zuten Glorioso San Telmo izenekoa eta bertan erroldatu zen patroi izateko bere bi anaiekin batera. 1976ko Irailaren 13an itsasoratu zen Azoreetara joateko atunaren bila. Hiru hilabete pasa zituzten bertan eta Abenduak 13ko goizeko 5:00etan iritsi ziren. Arrantzatzeko modu asko daude eta Javierrena baxurako arrantza zen, hau, artisautzako modalitatea da. Udaberriko hilabeteetan antxoaz arduratzen ziren, astelehenean irten eta ostiralean itzultzen ziren. Udan atunaren bila joaten ziren, honetan 20 egun pasatzen zituzten itsasoan eta itzultzen zirenean 24 ordu zituzten deskantsatzeko gero berriz joaten baitziren. Neguan berriz, ez ziren itsasora joaten eta itsasontzia konpontzeko aprobetxatzen zuten.

1978-11-08 06:30:56

SOLDADUTZA

1978an soldadutza egin zuen itsas armadan. 45 Egun pasa zituen Ferrol-en, Galiziako hirian, kargu hartze zeremonia egin arte. Bertan, desfilatzen eta arma desberdinak erabiltzen ikasten zuten. Gainerakoa, 16 hilabete, Zumaiako itsas komandantzian pasa zuen eta postak jaso eta itsasoratzeko kartilak egitera joaten ziren jendeari zerbitzatzen zion.

1989-01-28 06:30:56

EZKONTZA

Bikotekide bezala 13 urte egin zituztenean Getariako San Salvador elizan ezkondu ziren 1989ko Urtarrilaren 28an. Oso eliza garrantzitsua da bere estilo gotikoarengatik. Hurrengo egunean eztei bidaia hasi zuten Venezuelara, 15 egun Caracasen eta beste 15ak Margarita uhartean igaro zituzten, Hego-Amerikan. Ezkontzako lehen urtean Zumaian bizi ziren Larretxo kalean. Aldi baterako etxebizitza zen Getariara joatea pentsatuta zeukatelako. Apartamentua erostea eta mudatzea lortu zuten beraien lehen semea jaio zenerako.

1990-12-20 06:30:56

XABIER

1990eko Abenduaren 20an beraien lehen semea jaio zen, 25 urte ditu. Javierren zaletasun berdinak ditu, arrantza eta ehiza. Zumaiako GKN konpainian egiten du lan.

2000-12-20 06:30:56

LANA

2000. Urtean itsasontzia saltzea erabaki zuten bizitza gorra zutelako. Urte berdineko maiatzean Azkoitiko altzairu berezien konpainian hasi zen lanean, Getariatik 27 kilometrotara kokatzen dena. Askotan errepikatzen du orain hobeto bizi dela.

2002-03-12 06:30:56

AMAIA

2002ko Martxoaren 12an Amaia jaio zen, 14 urte ditu eta 3. DBH ikasten ari da Lizardi institutuan.

FCO. JAVIER OSA-ren BIOGRAFIA

Launch
Copy this timeline Login to copy this timeline 3d Game mode

Contact us

We'd love to hear from you. Please send questions or feedback to the below email addresses.

Before contacting us, you may wish to visit our FAQs page which has lots of useful info on Tiki-Toki.

We can be contacted by email at: hello@tiki-toki.com.

You can also follow us on twitter at twitter.com/tiki_toki.

If you are having any problems with Tiki-Toki, please contact us as at: help@tiki-toki.com

Close

Edit this timeline

Enter your name and the secret word given to you by the timeline's owner.

3-40 true Name must be at least three characters
3-40 true You need a secret word to edit this timeline

Checking details

Please check details and try again

Go
Close